Aztertutako ikastetxea:
IES Zorrotza BHI. Bilboko Zorrotza auzoan dago kokatuta. 265 ikasle eta 35 irakasle biltzen ditu. 16 talde ditu eta denak dira DBHkoak bat izan ezik. Batxilergo lehen mailakoa da berau.
Diagnostikoa:
Ikastetxeko teknología-heldutasuna aztertzeko giltzarrizko hiru prozedura aztertu dira: irakas-prozesuak, administrazio prozesuak, eta informazio eta komunikazio prozesuak. Horrez gain zeharkako bi eremu: azpiegitura eta irakasleen gaitasunak.
Irakas prozesuak:
Irakasleen gehiengoak %8Oak baino gehiagok, formatu digital estandarizatuetan egiten dituzte bai programazioak zein memoriak. Maila ertaina eskuratuta dago.
Harrera, tutoretza, orientzazioa, ikasleen nota eta faltak kudeatzeko aplikazioa eta beste aztergai batzuetan bestalde maila, ertainera heldu gabe gaude.
Hezkuntza baliabideei dagokionean ikasgaiak multimedia eta web baliabideen bidez osatzen badira ere oraindik bidea egiteko dugu erdi mailako heldutasunera iritzi nahi badugu.
Aipatu behar da ikastetxeko urteko planean jazotzen dela IKTei buruzko aipamena.
Administrazio prozesuak:
Zenbait alorretan aurreratuta gaude liburutegiaren kudeaketan, inbentarioaren kudeaketan. Eskolako hezkuntza proiektua eta beste dokumentu asko zerbitzarian daude. Kudeaketa ekonomikoa eta segurtasun kopien gaia ere ondo.
Baina beste azpi-prozedura asko airean geratzen dira. Eta betiko ohar taula eta inprimatutako taulen bidez egiten dugu lan. Taldeen zerrendak ordutegiak,… zuzendaritza taldekoek baino ezin dituzte erabili. Gainontzekoek noten programaren bidez eskuratu behar.
Informazio eta komunikazio prozesuak
Hau da Eskola motelen dabilen prozedura. Ez da korreo elektronikoa erabiltzen eta kutxatilen bidez funtzionatzen dugu. Familiekin harremanak ikasleei eskura ematen zaizkien orrien bidez egiten dira. Ebaluazio bakoitzeko estatistikak zerbitzarian gordeta dauden arren.
Azpiegitura:
Hardwareari dagokionez eskola nahiko ondo hornituta dago:
Ikasgela guztietan dago arbela digitala batxilergokoan izan ezik.
DBHko lehen mailako lau taldeek 2.0 ordenadorea izango dute erabilgarri laster.
Informatika gela bi 10 ordenadore eta proiektorea batek eta 12 ordenadore eta proiektorea besteak. Dena dela talderik handiena 26 ikaslekoa dela zenbait gehiago beharko lirateke.
Mintegi, liburutegi, laborategi eta tailer gehientsuenetan ere badaude ordenadoreak.
Irakasleen gaitasunak:
Iaz egindako formazioaren ondoren oinarrizko ezagutzak klaustro guztiak dauka ala ere 35etik 11ak baino ez daukate oinarrizko maila baino handiagoa
Justifikazioa
Diagnosi hau egiteko erabilitako informazioa eskola honetan 3 aste daramatzan batek bildu du beraz ez da guztiz zuzena izango. Dena dela, premia arduradunarekin elkarrizketa egin dut eta Ikastetxeko edozein ordenadoretik eskura daitekeen informazioa arakatu dut. Multimedia baliabideen erabilpenari buruzko informazioa lehen mailako ikasleek emandako datuetatik extrapolatu ditut. Kontuan izan kurtsoa hasi baino ez dela egin eta esandako sinetsi diedala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario