martes, 13 de noviembre de 2012

P2.3 jarduera

Jarduera hau burutzea nahiko gogorra izan da. Alde batetik taldekideok komunikatzeko bidea aurkitzea ez da erraza izan azkenean Hagout erabiliz lort badugu ere. Naroa eta paki konektatu ziren nik biak ikus nitzakeen baina ezin nuen hitzik egin eta beraiek ezin ninduten ikusi. Baina txata erabiliz ordu bete luzeko bileraren ostean lortu dugu aurrera egitea. Haserreak ere sortu dira baina ez dut uste niregatik izango denik, nik neuk hasieratik bertatik bota nuen proposamena. Dena dela azkenerako oztopoak gainditu eta aurrera egin dugu. emaitzara lotura berton daukazu: https://sites.google.com/site/edukidigitalak6taldea/home

viernes, 2 de noviembre de 2012

P2 jarduera

Oso zaila izan da jarduera hau nola bideratu pentsatzea. Interneten bilatutako zenbait eredutan taulen bidez egiten dute jarduera hau baina horrela lanerako proposatzen zituzten atalak nahasirik agertzen dira. Azkenean ereduak eredu, nik nirea proposatu dut. Ebaluazio tresnei dagokionez agian informazioa biltzeko txantiloiak sortu beharko nituzke. Agian ez da zuzenena izango baina horra hor:

P2 jarduera

Oso zaila izan da jarduera hau nola bideratu pentsatzea. Interneten bilatutako zenbait eredutan taulen bidez egiten dute jarduera hau baina horrela lanerako proposatzen zituzten atalak nahasirik agertzen dira. Azkenean ereduak eredu, nik nirea proposatu dut. Ebaluazio tresnei dagokionez agian informazioa biltzeko txantiloiak sortu beharko nituzke. Agian ez da zuzenena izango baina horra hor:

martes, 23 de octubre de 2012

"Ciberbullying"a

Euskadi Irratia "Ciberbullying"a 2012-URR.-21 Zizur Txikin sarearen bidezko bullying kasuei aurre egiteko martxan jarritako proiektuari buruz aritu dira hizketan Amaraunean. Cibermanager proiektua sakon ezagutzen duten irakasleak hizlari eta azpimarratuz ikasleak ikasleengandik ikasteak ze garrantzi duen. Iruzkinak

lunes, 8 de octubre de 2012

Ikastetxe eredugarria izateko:

Oso interesgarria aurkezpen hau, gaztelaniaz badago ere.

P1 jarduera

Ez daukat oso argi zein den egin behar dugun lana! Orain gure ikastetxera egin behar dugula salto ulertu dut eta gure eskolarako osatuko dugun proiektuaren sarrera eta testuingurua biltzen dituen dokumentua idatzi behar dugu. Baina nola aukeratu lehentasunak? Epe luzerako edo laburrerako proiektua da? Pertsonala ala kolektiboa? Ikastetxearentzako lehentasunezkoak direnak nahiz eta nik ezin eragin edo nik eragin dezakedan guneak landuko ditut?


Nik informazio gehiago behar dut.
Edo bestalde proiektuari nik jarri diezaizkiot mugak, baina nola errealista izanda, hau da, proiektuak aurrera egingo duela ziurtatuz?

Azkenerako hau prestatu dut:
 Lehen proposamena

martes, 2 de octubre de 2012

Eskolako IKT mapa

Aztertutako ikastetxea:
IES Zorrotza BHI. Bilboko Zorrotza auzoan dago kokatuta. 265 ikasle eta 35 irakasle biltzen ditu. 16 talde ditu eta denak dira DBHkoak bat izan ezik. Batxilergo lehen mailakoa da berau.

Diagnostikoa:
Ikastetxeko teknología-heldutasuna aztertzeko giltzarrizko hiru prozedura aztertu dira: irakas-prozesuak, administrazio prozesuak, eta informazio eta komunikazio prozesuak. Horrez gain zeharkako bi eremu: azpiegitura eta irakasleen gaitasunak.
Irakas prozesuak:
Irakasleen gehiengoak %8Oak baino gehiagok, formatu digital estandarizatuetan egiten dituzte bai programazioak zein memoriak. Maila ertaina eskuratuta dago. Harrera, tutoretza, orientzazioa, ikasleen nota eta faltak kudeatzeko aplikazioa eta beste aztergai batzuetan bestalde maila, ertainera heldu gabe gaude. Hezkuntza baliabideei dagokionean ikasgaiak multimedia eta web baliabideen bidez osatzen badira ere oraindik bidea egiteko dugu erdi mailako heldutasunera iritzi nahi badugu. Aipatu behar da ikastetxeko urteko planean jazotzen dela IKTei buruzko aipamena.
Administrazio prozesuak:
Zenbait alorretan aurreratuta gaude liburutegiaren kudeaketan, inbentarioaren kudeaketan. Eskolako hezkuntza proiektua eta beste dokumentu asko zerbitzarian daude. Kudeaketa ekonomikoa eta segurtasun kopien gaia ere ondo. Baina beste azpi-prozedura asko airean geratzen dira. Eta betiko ohar taula eta inprimatutako taulen bidez egiten dugu lan. Taldeen zerrendak ordutegiak,… zuzendaritza taldekoek baino ezin dituzte erabili. Gainontzekoek noten programaren bidez eskuratu behar.
Informazio eta komunikazio prozesuak
Hau da Eskola motelen dabilen prozedura. Ez da korreo elektronikoa erabiltzen eta kutxatilen bidez funtzionatzen dugu. Familiekin harremanak ikasleei eskura ematen zaizkien orrien bidez egiten dira. Ebaluazio bakoitzeko estatistikak zerbitzarian gordeta dauden arren.
Azpiegitura:
Hardwareari dagokionez eskola nahiko ondo hornituta dago: Ikasgela guztietan dago arbela digitala batxilergokoan izan ezik. DBHko lehen mailako lau taldeek 2.0 ordenadorea izango dute erabilgarri laster. Informatika gela bi 10 ordenadore eta proiektorea batek eta 12 ordenadore eta proiektorea besteak. Dena dela talderik handiena 26 ikaslekoa dela zenbait gehiago beharko lirateke. Mintegi, liburutegi, laborategi eta tailer gehientsuenetan ere badaude ordenadoreak.
Irakasleen gaitasunak:
Iaz egindako formazioaren ondoren oinarrizko ezagutzak klaustro guztiak dauka ala ere 35etik 11ak baino ez daukate oinarrizko maila baino handiagoa

Justifikazioa
Diagnosi hau egiteko erabilitako informazioa eskola honetan 3 aste daramatzan batek bildu du beraz ez da guztiz zuzena izango. Dena dela, premia arduradunarekin elkarrizketa egin dut eta Ikastetxeko edozein ordenadoretik eskura daitekeen informazioa arakatu dut. Multimedia baliabideen erabilpenari buruzko informazioa lehen mailako ikasleek emandako datuetatik extrapolatu ditut. Kontuan izan kurtsoa hasi baino ez dela egin eta esandako sinetsi diedala.

viernes, 28 de septiembre de 2012

Teknologia berriak

Bideo hau ezaguna da eta hainbat alditan ikusiko zenuten baina askotan oraindik ordenadorarekin galduta ibiltzen naizenean gizon honek sentitzen zuen berbera sentitzen dut nik ere.

Agurra

Aupa:
Blog hau IKT dinamizatzaile iklastaroaren parte da eta bertan egindako jarduera eta gogoeta desberdinak bilduko ditut.